Irakale, Eguzki Sistemaren maketa
Ekainaren 4an eta uztailaren 2an Herrigune berriro atera zen kalera, oraingo honetan, astronomiako Irakalea dela eta. Irakale honetan 10 lagunek parte hartu zuten ekainaren 4an eta 14k uztailaren 2an. Bi prozesu horietan jarduera modu berdintsuan garatu zen, parte-hartzaileek Udondoko Boulevardean Eguzki Sistemaren eskalako maketa bat sortu zuten. Ekintza honek inguruko planetei buruz pixka bat gehiago ikasteko balio izan zuen, eta aitzakia ona izan zen elkar ezagutzeko eta elkarrekin egiten jarraitzeko.
Irakalea, zerua irakurtzen
Jarduera hau EHUko auditorioan egin zen uztailaren 9tik 10erako gauean, eta adin eta jatorri desberdinetako 27 lagunek parte hartu zuten. Irakalean, ezagutza-emaileak, hainbat konstelazio eta izar nola kokatu modu erraz eta eskuragarrian azaldu zuen, gure burua gauez kokatzeko edo, besterik gabe, gure zerua behatzeko balio dezaketenak. Klimatologiak prozesu hori modu ezin hobean egiten uzten ez bazuen ere, ikasteko aukerak bilatu ziren, hala nola aplikazio mugikorrak edo astronomia-liburuak.