Herritarren Laborategiko ohiko pertsonetako batek proposatutako Irakale hau 3 arratsalde desberdinetan garatu zen. Lehenengo saioa Aterpe Leioa Gaztegunean burutu zen eta landare ezberdinen erabilera eta deskribapenari buruzko solasaldi bat izan zen, hala nola, intsusa, ezkaia, aloe vera, melisa…
Bigarren saioan, kasu honetan Herritarren laborategian, partaideek beraien intsusa krema egiteko aukera izan zuten.
Hirugarren eta azken saioan, herritarren laborategian burututa, landaketa eta zaintzari buruzko ezagutzak elkarbanatu ziren, horretarako hainbat landare erabili ziren; esate baterako, menta, aloe vera, apio…Oso aukera ona landareek dituzten onurak ezagutzeko. .